enpresa
 

 

 

 

Aran estratifikatu xaflazko atea da. Aglomeratu partikula edota MDF-ko taulak osatzen du gunea eta inguruko ertzetan egurrezko euskarria darama, beharrezko erresistentzia mekanikoa eskeintzeko eta burdineria trinkotasunez lotzeko. Gainazala kolore, ehundura eta akabera ezberdinetako xaflekin konbinatzeko aukera dago. Hauek erasoekiko erresistentzia eta denborarekin praktikoki aldagaitz mantzea ahalbidetzen dute. Ertza xafla berarekin edo PVC-arekin kanteatuta dago.

kontaktua

produktuak

 

 

 

 

 

 

Dima egurrezko ertz zuzenak dituen estratifikatuzko xafla eta aglomeratu partikuletako edo MDF-ko taulakin egindako atea da. Sinpletasunak eta dotoretasunak ezaugarritzen dute. Egurrezko ertz trinkoak ateari beharrezko erresistentzi mekanikoa ematen diote (haritza, pagoa, sapeli, etab.). Gainazala kolore, ehundura eta akabera ezberdinetako xaflekin konbinatzeko aukera dago.

 

Konti ateak konpaktu gainazal eta PVC-ko ertzak ditu, eta barnekaldean poliestireno extruitua. Su, ur bero eta hezetasunaren aurrean portaera bikaina eskaintzen du osatzen duten materialen propietatengaitik. Laborategi, ospitale eta zerbitzu publikora zuzendutako eraikuntzetan erabilia da, produktuaren iraupena eta garbitasun funtzeskoa denetan.

 

 

 

Lume atearen ertz borobilak ezaugarritzen dute produktu hau. Gunea kontratxapatuzko egitura batek osatzen du eta barrualdea poliestireno hedatuak. Hau aglomeratu eta gainazalean estratifikatuzko xaflarekin prentsatuta dago. Kolore ehundura eta akabera aukera haundia dago.